aurrerapena / anticipada / advance
eguna-día-jour >>> 20€
leihatila / taquilla / billetterie
eguna-día-jour >>> 19:00 - 21:00 18€ + KATXI DE CERVEZA | DESDE LAS 21:00 25€

Beti Muganek Sonic Youth, Pixies eta Hüsker Dü taldeen estilo bera erabili zuen, beren musika unibertsoa marrazteko. Bidasoako talde nabarmendua, Dut baino lehen, haiek eta OrgasmicToothpicks izan ziren, besteak beste, musika abangoardiaren bideak ireki zituztenak. Zoritxarrez, eta ez da kasu bakarra, jendeak Beti Mugan ulertu zuenerako, agur esan ziguten. Haien musika ondarea da gure kontsolamendua.
Beti Mugan eta Ama Say talde dotoreak izan ziren, hard hop distortsionatua gure belarrietan (sic) jarri zutena. Barkaezina litzateke haien testigantza galdu edo ahaztea. Gaur, talde ez ulertu eta kultuko gisa gogoratzen ditugu Euska Herrian.
Jatorrizko taldea osatzen zutenetatik, egun lau kide diraute Beti Mugan taldean (Ramón, Javi, Koldo eta Xabi). Bilakaera honetan jatorrizko kantak eta gaur egunkoak uztartzen dituzte beraien emanaldietan.

Black Uhuru, bigarren reggae belaunaldiko talde ospetsu bat da. Jamaikakoak dira, eta Grammy bat irabazi duen lehen reggae taldea da, Anthem albumarekin izan zen, 1983an. Bere hit ezagunenak: «Shine Eye Gal», «Guess Who’s Coming to Dinner», «Sinsemilla», «Solidarity» eta «What Is Life?».
Black Uhuru izenaren jatorria Swahilia da, eta «Askatasuna» da haren itzulpena. Hortaz, «Askatasun Beltza» itzuliko litzateke. Taldea Waterhouse barrutian osatu zen, Kingston-en, Uhuru izenaz.

O’funk’illo 1997an hasi zen; orduan, Motherfunkers izenarekin jotzen zuten, batik bat bertsioak eginez. Taldeak harrera ona izan zuen, eta oraingo O’funk’illo izenarekin konposatzen hastea erabaki zuten. Denbora joan ahala, taldeak sendotu egin zuen bere arrakasta, eta musika-jaialdi garrantzitsu batzuetako karteletan parte hartu dute, hala nola, Viña Rocken edo Esparrago Rocken, eta kontzertu ugari emanak dituzte beraiek bakarrik Espainia osoan.
Bere azkeneko lanak harrera berezia izan zuen, bai jendearen aldetik bai hedabideen aldetik. Bere zaleek funkatiko esaten diote bere buruari.
Bere azkeneko bi diskoak ekoizteaz gainera, O’funk’illo Las Niñas taldearen ekoizleak eta sustatzaileak izan ziren; izan ere, talde horietako kideak ahotsak izan ziren taldearen lehenengo bi lanetan.
Hasieran, Freddy Krueger y los Masters del Universo izena zuten, eta eragin handia zeukaten Public Enemy, Beastie Boys eta Run DMC taldeena, hip hopeko intrumentu-oinarrietan rapeatuz, Siniestro Totaleko Julian Hernandezek prestatuta. Beren bigarren ekinean, soinuak, oinarrian, hip hop izaten segitzen zuen, baina gitarrak sartzen hasi ziren, eta horiek garrantzi handiagoa hartu zuten hurrengo diskoetan, rap metalera hurbiltzeraino.